Maiatzaren 27ko udal hauteskundeen ondotik eskualdeko Herriko Etxe gehienetako alkate eta zinegotzi karguak erabaki ziren. Baina zenbait herritan ezin izan zuten Udala osatu, hautes zerrendarik aurkeztu ez zelako. Ordezkaririk aukeratu ez zuten udal eta kontzejuek bigarren aukera izanen dute heldu den urriaren 28an. Hauteskunde hauetarako zerrendak aurkezteko epea joan den astelehenean akautu zen. Eskualdean, lau izan ziren Udala osatu ez zuten herriak, hiru Malerrekan eta bat Leitzaldean: Donamaria, Oitz, Zubieta eta Aranon. Horretaz gain, Bertizaranan, Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuak ere hutsik gelditu ziren. Eta deialdi berrian Legasan bakarrik aurkeztu da zerrenda. Urriaren 28ko hauteskudeei begira, Arano, Donamaria eta Oitzen zerrenda bana aurkeztu da, Zubietan, aldiz, ez da hautagairik izanen. Hala, egoera moldatzen ez bada, hurrengo hilabeteetan Nafarroako Gobernutik izendatuko dute Zubietako Udala gestionatuko duen batzordea.
Donamarian, gaur egungo alkatea, Ricardo Sagaseta Andiarena izanen da zerrendaburua eta beraz, karguan segituko du legealdi honetan. Aranon eta Oitzen zerrendak irekiak direnez, boto gehien jasotzen dituen hautagaia izanen da alkatea.
Egun berean, eginen dira kontzejuetako hauteskundeak ere, batzordeko lehendakariaren eta lau bokalen aukeraketa, alegia. Bertizaranan, kasuan, aipatu bezala, Legasako kontzejurako bakarrik aurkeztu dute zerrenda, Legasako Elkartaldea. Narbarte eta Oieregiko kontzejuetan, ordea, lan egiteko ez da inor aurkeztu.
Nafarroa osoko datuak aintzat hartuz, maiatzean zerrendarik aurkeztu ez zen 29 udalerritik 16tan ez da oraingoan ere aurkeztu. Kontzejuei dagokienean, 121 kontzejuetatik 24tan aurkeztu dira hautagaiak.
ARANO - Herriaren Alde (HA)
1. Iñigo Larrea Perurena.
2. Juan Manuel Leonet Claver.
3. Itziar Loiarte Uitzi.
DONAMARIA - Herriarengatik
1. Ricardo Sagaseta Andiarena.
2. Santiago Jorajuria Mitxeltorena.
3. Jose Miguel Lasaga Telletxea.
4. Fco Javier Migeltorena Juanena.
5. Iñaki Telletxea Goñi.
6. Iñaki Baleztena Agerralde.
7. Angel Mª Larraburu Calzado.
OITZ- Oizko Alkartasuna
1. Javier Ariztegi Juanena.
2. Jose M. Latasa Apeztegia.
3. Luis M. Mindegia Mitxeo.
4.Andres Oteiza Lizasoain.
5. Alberto San Miguel Mindegia.
LEGASA - Legasako elkartea
1. Laura Andresena Zubigarai.
2. Aitor Zelaieta Mikelarena.
3. Asier Irisarri Martiarena.
4. Iban Urriza Arretxea.
6. David Andresena Ariztegi.