Ezpelura Emakumeen Elkarteak antolatuta, bi ikastaro hastekoak ziren aste honetan Donezteben. Ikastaro horietako bat josten ikastekoa izanen da, eta astelehen honetan hasi eta heldu den martxoaren 31 bitarte iraunen du. 15:00etatik 16:30era emanen da Azkarreta etxean. Bertze ikastaroa, berriz, eskulanen ingurukoa izanen da, eta hau ortzegun honetan hasiko da. 63 orduko eskola izanen da, eta 15:00etatik 18:00etara emanen da, hau ere Azkarretan. Batean zein bertzean izena eman nahi duenak 606748798ra deitu.