Euskararen Eguna prestatu dute urriaren 13rako

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Argazkia ez da oraingoa, ez horixe, 1994koa da. Urteak dira Euskararen Eguna antolatzen dela herrian, eta aurten ere bertsolariekin bazkaria eginen da. TTIPI TTAPA

Eskulan erakusketa, bazkaria, herri kirolak eta dantzaldiak izanen dira

Urteroko ohiturari hutsik egin gabe, larunbat honetan zortzi, hilak 13, eginen da Euskararen Eguna. Horren harira, egun osoko egitarau zabala prestatu dute goizetik hasita. 11:00etatik aurrera herriko artisauen lanak ikusteko modua izanen da, egurra, jertseak, zeramika eta beste gaiak nola lantzen diren. 12:00ak aldera joaldunek herrian barna euren itzulia eginen dute. 14:30ean herri bazkaria eginen da Zubeldia eta Lizaso bertsolariekin. 17:00etan herri kirolak izanen dira ttikientzako eta 20:30etik aurrera Lamiak taldearekin dantzaldia izanen da. Egunari behar bezalako segida emateko, gauerditik aitzinera Jalisko Band taldearekin dantzaldia izanen da plazan. Hortik aurrera norberaren esku egonen da noiz arte luzatu besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun