Mendaur ehiza elkartea

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

Ehizarako prestatzen hasia da Mendaur ehiza elkartea. Aurten ere, eta ohitura duten bezala, hiru herrietako Ehiza ibilaldia egin zuten irailaren 16an, hau da, txapelketa bat. Goizean gosariarekin hasi zuten eguna, gero txapelketa hasi zuten eta 21 lagunek parte hartu zuten. Txapelketa honetan 17 plater bota ziren era desberdinetara bakoitzarentzako. Zazpi lehenengoentzat sariak zeuden eta sailkapena horrela gelditu zen: Jaime, Oskar, Imanol, Periko, Isidro, Jon Mikel eta Joxe. Ondoren bazkari eder batekin bukatu zuten ehiztari besta; eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaile lanetan ibili den jendeari, baita Michel Lacambari ere. Datorren urtean berriro ospatuko dugulakoan gaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun