Joaldunen Eguna ospatuko da irailaren 22an

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Aurtengo Joaldunen Eguna ez zuen izorratu xirimiriak. Urteroko ohiturari segituz, bestari hasiera emateko joaldunak eta trikitilariak Amezti auzoan baserriz-baserri ibili ziren, baserrietan pintxo batzuk janez. Eguerdi aldera herrira itzuli ziren GureTxokoa eta Igantziko taldeek prestatua zuten herri kirol erakustaldia ikustera. 15:00ak inguruan Herriko Etxeko Ganbaran bazkaria izan zen Xabier Amuriza eta Jon Maia bertsolariekin. Eta arratsaldez dantzaldia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun