Taichi Chicun ikastaroa hasi berria du Ibintza Kultur Taldeak

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Astelehen eta asteazkenetan ematen da Herriko Etxeko ganbaran

Urtero bezala Ibintza Kultur Taldeak ikastaro berri bat abian jarri du. Aurtengoan Taichi Chicun ikastaroa aukeratu dute eta urriaren 1ean hasi zen. Ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izanen da Herriko Etxeko ganbaran. Ikastaro horrez gain, azken urteetan bezala, dantza ikastaroak ere aitzinera segituko du ttiki, ertain eta helduentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun