Itturrondo elkarteak besta eguna antolatu du larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

TTIPI TTAPA

15:00etatik aitzinera eskulanak, herri-kirolak, 300 lagunentzako afaria eta dantzaldia

Bertze urte batez, Itturrondo elkarteak Udalaren laguntzarekin besta ederra antolatu du larunbat honetarako, Urriruko besta deitua. Arratsaldean emanen diote hasiera ekitaldiei. 15:00etatik aitzinera inguruko artisauek euren lanak erakusgai paratuko dituzte plazan. 18:00etan herri kirolek hartuko dute protagonsimoa. 18:00etan arpan apostua jokatuko dute lau herritarrek: Etxeberria-Etxeberria, Erasun-Gamio bikotearen aurka. Ondotik, berriz, aizkoraren txanda izanen da. Mindegia-Etxekolonea, Mindegia-Telletxea eta Etxeberria-Telletxea hiru bikoteak bat bertzearen kontra arituko dira.

18:00etatik aitzinera Iturengo Joaldunak ere karrikaz karrika ibiliko dira giroa animatzen. Larunbat goizaldean, 04:00etan prestatzen hasitako afariaren txanda izanen da ondotik. 06:00ak geroztik erretzen dagoen aretzea dastatzeko aukera izanen baituta hurbiltzen direnek. Kanalean 270 kilo pisatzen dituen aretzea prestatuko dute, eta 20:30erako afaltzeko prest egon beharko du. Afarian, aretzeaz gain, entsalada eta postrea izanen dira, fruta, gazta eta menbrilloa edo irasagarra.

Herritar gehienak ez ezik, inguruko herrietatik ere jende andana hurbilduko da larunbatean Beintza- Labaienera, guztira 300 bat lagun, muga kopuru horretan paratu baitute. Afarirako txartelak Itturrondo elkartean, Herriko Ostatuan eta Doneztebeko Ameztin daude salgai. Afalondoan, Jalisko Band taldearekin gaupasa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun