Berriro istripuak herriko sarrera nagusian

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Herriko sarrera aldatzeko beharra gero eta haundiagoa bihurtzen ari da. Joan den irailaren 13an eta 14an istripuak izan ziren, bi egunez jarraian, Doneztebetik Sunbilla aldera sartzeko rotondan. Herritar guztiek sarrera hori erabiltzen dugu Sunbillara sartzeko, baita herrira sartzen diren gainerako guztiek ere. N-121A errepidea zeharkatu behar dugu egunero, eta gehienek ez egunean behin bakarrik. Aipatutako bi istripuetan ez zen kalte pertsonal larririk izan baina bi istripuak nahiko gogorrak izan ziren. Ea sarrera horri irtenbide bat bilatzen dioten lehenbailehen, nahiz herriko Udalak eta nahiz Nafarroako Gobernuak!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun