Giro ederrean joan ziren irailaren 16an Urritzokietako bestak. Lurrizti Ederra auzokoekin batera, oraindik bestak egiten dituen auzo bakarra da. Aspaldiko ohiturari segituz, goizeko mezan bildu ziren auzotarrak Santa Krutz ermitan. Ondotik, bazkari ederra izan zuten Sainduko Bordako Zubian. 70 lagunetik goiti elkartu ziren, eta trikitilariekin dantzaldia izan zen gero. Herri-kiroletan ere aritu ziren: tokan, aitzur-tiraketan eta zako-lasterketan, bertzeak bertze, emakumezkoak gizonezkoen kontra. Afariarekin akabatu zen besta. Hurrengo urtean berriz.