Landagain eskola handituko dute

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Kasik bikoiztu eginen da Landagain Eskola datozen asteetan. Aspaldiko eskaera eta beharrei erantzunez, eraikinaren handitze-lanak hasiko ditu Iruñerriko Lozano Espinosa konstruktoreak. Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren artean ordainduko diren lanak 369.000 euro kostako dira eta datorren uztailerako akabatuko dituzte. Eskuineko aldetik handituko da eraikina, “L” forma osatuz, gibeleko futbol zelaira arte. 164 metro koadroko bi solairu eginen dira. Honen arrazoia leku eskasia da. 52 ikasle eta 7 irakasle daude orain eta badira urte batzuk guztiak kabitzen ez direla. Datorren ikasturtean arazo hauek gainditzea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun