10.350 euro ordaindu dituzte Usategietako postu batengatik

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 1a

Guztira 68.254,82 euro lortu ditu Udalak aurtengo enkantean

Inoiz ez zuen inork hainbertze diru ordaindu Iarmendiko gaineko ehizi postu batengatik: 10.350 euro. 13. postua izan zen, hasiera batean 1.640 eurotan ateri eta sei aldiz prezio garestiagoan saldu zena. Horrekin batera, 11. postua (1.640 eurotan ateri eta 4.600era goitu zen) eta 12. postua izan ziren (1.640 eurotan ateri eta 3.630 eurotara goitu zen) aurtengo posturik nabarmenenak. 23. eta 24. postuek ere igoera handia izan zuten, lehenbizikoa 960 eurotik 4.656 eurora goitu zen, eta bigarrena 966 eurotik 5.066ra.

Lehen subastan 3. sarea, 11. postua, 19. 20. eta 21. postuak eman gabe gelditu ziren. Sexteoan, postu bakar bateri ere ez zioten sestarik eman. Halere, eman gabe gelditu ziren postu guztiak adjudikatu ziren 10 egunera, Udala ehizturiekin bildu ondotik. Guztira, 68.254,82 euro lortu ditu Udalak aurtengoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun