Alkaiagako tunelean kamioi batek izandako istripuak ilarak eragiten ari da goizean

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 26a

Gaur goizeko 7etan istripua izan du kamioi batek Alkaiagako tunelean, N-121-A errepideko 68. kilometroan. Horren eraginez, gaur goizean auto-ilara handiak izaten ari dira inguru horretan. Guardia Zibila txandaka pasabidea ematen ari da, baina Iruña eta Gipuzkoa arteko bidea egin behar dutenei A-15 autobidea erabiltzeko aholkua ematen ari da.

Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamioiak Iruña aldera dagoen informazio-panela jo jo ondotik, hau hondatu eta lurrera bota du. Tunelaren barreneko argi batzuk ere hondatu ditu.

Nafarroako Gobernuko Errepideen Kontserbatzeko Zerbitzutik jakinarazi dutenez, kalteak moldatzekoeta errepidera eroritako materiala kentzeko lanean ari dira, lehenbailehen bide hau bere osotasunean ireki ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun