Bidasoa arroaren kudeaketa hitzartzeko Uraren Foroa bilduko da Bertizen irailaren 26an

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 25a

Nafarroako Uraren Foroa Bidasoan izeneko lan taldea irailaren 12an bildu zen Bertizko Jauregian. Partehartze prozesu publikoaren barrenean bigarren bilera eginen du lan talde honen asteazken honetan, irailaren 26an, arratsaldeko 5etan. Bidasoako arroaren partehartze prozesu publiko honetan arroaren egoera eta kalitatezko helburuak ikertzen ari gara eta egungo egoera hobetzeko beharrezkoak diren neurriak hitzarmentzeko asmoa dute. Honela, Bidasoa arroaren kudeaketa hobetzeko proposatzen diren neurriak hizartzea izanen da asteazkeneko bigarren bilera honen helburua. Concha Fernandez de Pinedo taldeko arduraduna eta dinamizatzaileak aipatu duenez, arratsaldeko 5:00etatik 6:30era Bidasoako arroaren kudekate hobetzeko neurrien proposamena eta hauei buruzko akordio mailaren balorazioa eginen da. Kafea hartzeko atsedenaldiaren ondotik, zazpiak hamar guttitik 8:30etara Bidasoako arroaren kudeaketa hobetzeko proposatutako neurrien akordio mailaren balorazioa eginen da. Topaketaren antolaketa errazteko Concha Fernandez de Pinedorekin harremanean jartzea komeni da, 948 390045 telefonora deituz edo posta elektronikoz, cfpinedo@avired.com helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun