Baztan, Malerreka eta Bortzirietan bertso eskoletan izen emateko epea irailaren 28a arte zabalik dago. Aurten, astean ordubetez aritzeko taldeak sortu nahi dira Lesaka, Bera, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Ituren, Erratzu eta Elizondon. Ikasturte osorako 40 euro ordaindu beharko du ikasle bakoitzak, baina bigarren anai-arrebaren kasuan 20 euro bertzerik ez. Informazio gehiagorako edo izen emateko Estitxu Arozena irakaslearen telefonora deitu behar da 618 963011 zenbakira.
Aurten, berrikuntza gisa, heldu hasiberrientzat ikastaroa ere emanen da Lesakan urriaren 18tik abenduaren 20ra, Bertsozaleak bertsotan izenburuarekin. Helduei zuzendutako ikastaro honetan parte hartzeko ere 618 963011 telefonora deitu behar da edo Kattu ostatuan izena eman urriaren 16 baino lehen.