Ospakizunekin segituz, Iturenen Joaldunen Eguna izanen dute larunbatean, irailaren 22an. Joaldunen joan-etorriekin batera, eskulanen azoka, herri kirolak, herri bazkaria, bertsolariak eta dantzaldia antolatu ditu Ibintza kultur taldeak egun berezi honetarako.
Goizeko 10etan, Iturengo joaldunak eta trikitilariak Ameztira abiatuko dira eta baserriz baserriko ibilaldia eginen dute.
Bitartean, herrian, artisauen eskulanen azoka eginen da plazan, goizeko 11etan hasi eta goiz osoan. 12:30ak aldera joaldunak Ameztitik jautsiko dira eta herrian itzulia emanen dute. Ordu bata terdiak aldera, herri kirol proba konbinatuan erakustaldia eskainiko dute Igantzi eta Berako Gure Txokoa taldeek. Ondotik, Xabier Amuriza eta Jon Maia bertsolariak arituko dira.
3etan herri bazkaria izanen da eta hemen ere Amuriza eta Maia arituko dira bazkaria eta bazkalondoa bertsoz girotzen. Atsaldez eta gauez, dantzaldia izanen da plazan, Kristian, Mintxo eta Sebastianekin.