Ipar Euskal Herriko pilotariak nagusitu dira Gantxikiko pilota txapelketan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 17a

Emaitza onak eskuratu dituzte Ipar Euskal Herriko pilotariak Gantxikin. TTIPI TTAPA

Ipar Euskal Herriko kirolariek balentria ederrak egin dituzte berriki Gantxikin ospatu den pilota zoingehiagokan. Lurralde horietako ordezkariek irabazi dituzte partida guziak. Hemen zonbait emaitza: esku huska taldeak, Urruñarrak (Itoiz-Agirre) 40-Gasteiz (Monreal-Landa) 12. Esku huska bakarka, Heguiabehere (Miarritze) 40-Benesse (Saint Andrè de Seignanx) 38. Xare, Noizbait Hazparne (Lopetegi-Borteyrou) 40-Ametsa pilota Irun (Lizaso-Vinueza) 15. Gomazko paleta emazteak, Arbonarrak (Leiza-Housset) 30-Oberena Iruña (Muneta-Ruiz) 20. Gomazko paleta gizonak, Baiona (Lissar-Bidegain) 30-Irun (Larrarte-Mancicidor) 15. Larruzko paleta, Urruñarrak 40-Donibane Lohizune 29.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun