Musika, kirola eta dastatzeak nagusituko dira buruilaren 28tik urriaren lehena arte ospatuko diren Ibarrungo bestetan. Lau egunez, Ding Wash, Bull Kies, Wiilis Drumond, Kospeiak, Beñat Elizondo, Zaldibiako trikitilariak eta Kuxkuxtu taldeek alaituko dituzte Ibarrun auzoko bestak. Igande arratsaldean, urte guziz bezala kantaldia izanen da eta aldi huntan Xiberoko kantuak eskainiko ditu Jean Bordaxar kantariak. Pilotak ere toki zabala izanen du. Pala zoingehiagokaz gain, igandean Sorhouet eta Maitia lehiatuko dira Harotzarene eta Itoizekin. Astelehenean Mariluz-Bessonart ariko dira Mariluz-Mendiren kontra. Igandean, hegaluzea espainiar gisan eta astelehenean bakalaua saltsa ferdean dastatzen ahalko dira Fronton eta Bonnet ostatuetan. Ortziral arratsean, besten irekitze gauean xerri ttikia prestatuko da. Besta on ibarrundar eta senpertar guzieri...