Martin Garde Bertiz Partzuergoko lehendakari

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 17a

Baztango Udaleko zinegotzia den Martin Garde da Bertizko Partzuergo Turistikoko lehendakari berria. Orain arte aritu den Andres Etxenike Bertizaranako alkatea, lehendakariordea izanen da hemendik aitzinera, eta Patxi Altxu Iturengo Udaleko zinegotzia idazkaritzaz arduratuko da.

Gaur egun, Bertizko Partzuergoak 13 udal hartzen ditu bere baitan: Zugarramurdi eta Urdazubi, Arantza, Igantzi eta Etxalar, Baztan eta Malerrekako hainbat. Aipatu, joan den urte bukaeran, bertze dozena bat herrik utzi egin zutela partzuergoa, nahiz eta dagoeneko batzuk bueltatzeko asmoa iragarri —Sunbillak berriro sartu da–. Hasierako taldea osatzea izanen da partzuergoaren helburuetako bat, baita bertzelako jardunaldiak antolatzea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun