Trafiko istripuetan hildakoen kopurua %31 jautsi da Nafarroan lehen hilabeteetan

Utzitako argazkiak 2007ko irailaren 17a

TTIPI TTAPA

Oro har trafiko istripuetan hildakoen kopuruak goiti egin badu ere, bertzelakoa da Nafarroaren kasua, lehendabiziko sei hilabeteetan %31,71 murriztu baita kopurua. Abuztura bitarte, 28 lagun hil ziren Nafarroan (4 urtarrilean, 3 otsailean, 2 martxoan, 8 apirilean, 2 maiatzean, 5 ekainean, 2 uztailean eta 2 abuztuan). Joan den urtean, garai berean, 41 izan ziren hildakoak, eta duela bi urte, 2005ean, 59. Aipatu, trafiko istripuei dagokienean, Europar Batasunak 2010.era begira ezarritako helburua bete dela dagoeneko Nafarroan, hau da, 2000. urtearekin konparatuta, istripuen kopurua %50 murriztea. 2000. urtean 118 lagun zendu ziren Nafarroan, joan den urtean, berriz, 55 pertsona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun