Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari finala jokatuko da igandean Altsasun

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 14a

Doneztebeko Luis Mari Belarra eta Juan Telletxea, eta Zubietako Antonio Jaunarena han izanen dira

Lehen Mailara igoko den aizkolaria zein izanen den jakinen dugu igandean Altsasun, orduan jokatuko baita Nafarroako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketako finala. Lehian arituko diren aizkolariak Doneztebeko Luis Mari Belarra, Zubietako Antonio Jaunarena, Etxarri Aranzko Juan Jose Erdozia, Altsasuko David Amillano eta Doneztebeko Juan Telletxea izanen dira. Aizkolari hauek ekainaren 29an Eulaten jokatutako kanporaketan lortu zuten finalerako txartela. Finalean aizkolariek bi kana erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko dituzte.

Bertizen erakustaldia

Bertze aldetik, egun berean 12:30ean herri kirol erakustaldia egingo da Bertizko parkean, landa turismoaren jaialdiaren harira. Erakustaldian Mikel Mindegia eta Antonio Senosiain aizkolariek, Xabi Sein, Oskar Telletxea eta Carlos Sein lasto altxatzaileek, Josetxo Urrutia eta Mikel Lasarte harri jasotzaileek eta Josetxo Urrutia-Andoni Irigoien eta Alvaro Morrondo-Esteban Pikabea bikoteek arpanean parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun