Urriaren 11n Lodosa eta Lizarrara bidaia antolatu du Arkupeak elkarteak

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 14a

Izen emateko epea irailaren 18an bukatuko da

Bertze urte batez, Lodosa eta Lizarrara joanen dira Arkupeak erretiratuen eta pentsionisten elkarteko lagunak. Izen emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta hurrengo asteartean, hilak 18, bukatuko da. Egun osoko prezioa 35 eurokoa izanen da, eta autobusen irteera ordutegiak izena eman ondotik jakinaraziko dira.

Lodosan Peron kontserba fabrika bisitatuko dute. Taldetan banatu, eta batzuk fabrika ikusten duten bitartean, bertzeek piper, zainzuri eta piperrak egiten dituzten landak ikusiko dituzte. Goiza Lodosan pasatu ondotik, Lizarrako Venta Larrion jatetxean bazkalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun