Azken urteotan egin bezalaxe, Erreka Kirol Elkarteak antolatuta Udako Kirol Eskola egin da Donezteben. Aurten 30 bat haurrek eman zuten izena eta Maite Urreaga begirale zutela, kirol desberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten: futbola, saskibaloia, boleibola, beisbola... Argazkian patina ikastaroan ageri dira.