Maila nagusiko txapelketa bukatu ondotik, orain gaztetxoagoen txanda da. Dagoeneko hasia da infantil mailako laxoa txapelketa eta laxoak betidanikgarrantzi eta afizio berezia izan duen bi herritako lau talde ari dira txapelketan parte hartzen: Oitz, Doneztebe A, B eta C taldeak. Partida guztiak ligaxka moduan jokatuko dira, denak denen aurka arituko dira, eta itzuliko bi partida jokatu beharko dituzte. Sailkatutako lehendabiziko bi taldeek finala jokatuko dute urriaren 20an.
Hauek dira, txapelketan ari diren jokalariak: Oitz taldean Lander Mindegia, Laurendi Zelaieta, Jon Jaen eta Andoni Saldias ari dira; Doneztebe A taldean Josetxo Ezkurra, Jon Andiarena, Mikel Grazenea eta Emilio Zabala; Doneztebe B taldean Xabi Ibarrola, Unai Arroz, Andoni San Martin eta Borja Arregi; Doneztebe C taldean Aurelio Bertiz, Joseba Grazenea, Unai Sapuppo eta Josu Inda.
Denetara sei jardunaldi jokatuko dira, eta final haundia, aipatu bezala, urriaren 20a jokatuko da.