ETBk hiru meza grabatuko ditu Sunbillan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 14a

Duela hamar urte, ETB Sunbillara etorri zen meza grabatzera. Orain, Basilio Sarobe apezak eskutitz baten bidez jakinarazi du ETBko kamarak berriz etorriko direla, eta horretarako, dena «behar bezala ateratzeko», bolondresak eskatu ditu hiru mezetan irakurri, ohargile lanak egin eta kantatzeko. Mezak irailaren 29an, eta urriaren 6an eta 13an grabatuko dira, 19:30ean, eta grabatu eta biharamonean emitituko dira. Beraz, egun horietako mezetan, lehen errandako lanetan parte hartu nahi duenak Basilio apezari erran diezaiola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun