Ikastaroak emakume eta adinekoentzat

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 18a

TTIPI TTAPA

Irailaren 17az geroztik informatika, Internet eta posta elektronikoko ikastaroa ematen ari dira herrian. Irailaren 28a bitarte iraunen du eta emakume eta hirugarren adinekoentzat dago antolatua. Emakumeek 9:00etatik 11:30era dute klasea eta hirugarren adinekoek 11:30etik 13:30era. Ikastaroak 20 orduko iraupena izanen du, hamar egunetan banatuta, eta doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun