Irailaren 6an hasi zuten herriko haurrek ikasturte berria. Doneztebeko eskolara bi gazte joan dira eta 3 urteko 10 haur hasi berri dira. Horrela, aurten 50 haur daude Sunbillako eskoletan. Eskoletan diogu, bi eraikinetan banatuta baitaude: 3, 4 eta 5 urtekoak beheko eskolan daude bi gelatan banatuta, eta goiko eskolan, 6tik 12 urte bitartekoak. Azken hiru asteburuetan eskolako haurren gurasoak, Udalak jarritako materialarekin ,auzolanean aritu dira beheko eskolan moldaketa batzuk egiten, eta errekreo garaian, eguraldi txarra dagoenean, haurrak kanpora atera ahal izateko estalpe bat ere eraiki da.