8 ikasle berrirekin hasi dute ikasturtea Landagain Eskolan

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 14a

Eskolako ikasle eta irakasleak ikasturte berriko lehendabiziko egunean. Azpiko argazkian, berriz, eskolako ttikienak TTIPI TTAPA

“Etxalarko etxeak” liburuxka idatzi du Pello Apezetxea apezak

Batzuk gogoz, bertzeak perezarekin, eta bat edo bertze negarrez. 52 ikaslek hasi zuten ikasturte berria joan den irailaren 7an. Udako oporren ondotik, irakasleak agurtu eta ikaskideak berriz ikusi zituzten, heldu den ekainerarte luzatuko den urteari hasiera emanez. Hiru urteko sei haur hasi dira: Nicolás Garcia Aranzadi, Jon Gastearena Irisarri, Manex Leza Iturbide, Asier Martin Baiona, Naiara Otxoteko Perugorria eta Joseba Telletxea Iparragirre. Bortz urtekoekin Enia Susperregi Lorenzana sartu zen eta lehenbiziko mailan Anaia Roth Arrospide.

Guztira 52 ikasle izanen dira aurten. Joxe Mari Remiro beratarrak segituko du zuzendari eta irakasleen artean aldaketa gutti izanen dira; Junkal Altzugurenek segituko du lehenbiziko zikloan, Joxe Mari Remirok bigarrenean, Aintzane Ollokiegik hirugarrenean, eta ingelesa ematen Izaskun Urbieta. Aldaketak eskolako ttikienekin izanen dira. Aurten lehenbizikoz, gela bat gehiago izanen dute Landagainen; bi gelatan banatuko dituzte ttikienak, 3 eta 4 urtekoak batean, eta 5 urtekoak bertzean. Idoia Bereau igantziarra arituko da 5 urtekoen gelan eta Ainhoa Larretxea hondarribiarra (goizez) eta Idoia Iturria etxalartarra (arratsaldez) 3-4 urtekoekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun