Jaibusa antolatu dutenei eskertza

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 14a

Lerro hauen bitartez nire eskerrak eman nahi dizkiet Bortzirietan herriko bestetarako Jaibus zerbitzua antolatzea gogotu zaien pertsonei. Guraso bezala, lasaiago sentitu naiz gure seme-alabak seguro zeudela jakinda. Horrez gain, merkeagoa ere bada, gurasook ez baitugu harat-honat ibili behar izan.

Etxalarko guraso bat

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun