Nahiz eta Etxalarko bestak, Amabirjin bestak, Abuztuan ospatu ziren, jendeak oraindik ere festarako grina ez du ase.
Etxalarko Urritzokieta auzoan Santa Kruz ermita kokatzen da. Orain zenbait urte ermita erabat moldatu eta txukundu zuten eta herritarrek besta kutsua mantendu nahi izan dute.
Zenbait urtez ez dira ospatu, baina aurten gogo eta ilusioarekin pare bat egunerako egitaraua egin dute.
Ostiralean Gurutze Sanduaren eguna ospatuko da, eta hau dela eta, 11:30ean meza sagusia egingo da Santa Kruz ermitan. Arratsaldeko 20:00etan auzo afaria iragarrita dute Sainduneko zubian.
Igandean goizeko 11:30ean berriz ere meza nagusia egingo dute, izan ere, Gurutze sainduaren eguna ostirala denez eta jendeak lana egin behar duenez, agian eliztiar gehiago hurbilduko direlako igande batean. 12:30ean trikitilariek saioa eskainiko dute musika herriko zokoetara barreiatuz. 14:00etan Etxalartarren artean izugarrizko arrakasta duen asau egingo da, baina kasu honetan, Sainduneko zubian. Kirolak ere tarte bat hartuko du, eta 16:30ean desafioa izango da auzoko emakume eta gizonen artean. Ondoren, sari banaketa egingo da. 18:00etan dantzaldia trikitilariekin eta 20:00etan afaria egingo da.