Ehiza postuen enkantea Etxalarren

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 13a

Irailaren 8an Etxalarko udaletxeko batzar aretoan Iarmendi parajeko ehiza postuen enkantea egin zen.
Behin behineko esleipena 49.605 eurokoa izan zen eta hasierako prezioa 16.636 eurotan gainditu zen, hau da, %50,45. Dena den, lau postu hartu gabe geratu ziren.
13. postuak sortu zuen ehiztarien artean gatazka handiena eta bere kotizazioa %631,09an igo bai zen. Hasierako prezioa 1.640 eurokoa zen, eta azkenean, 10.350etan eman zen.

Ekitaldiko burua Patxiku Irisarri, Etxalarko alkatea izan zen. Aretoa jendez gainezka zegoen ikusmin handia pizten baitu enkante honek.
18 postu atera ziren enkantean, 12 hasierako prezioan eman ziren eta seitan ehiztarien arteko lehia izan zen, igoera %220koa izanik.

Teorikoki usategi preziatuenak 1, 3 eta 4 sareak eta parapetoa izaten dira, baina azkenean atera ziren prezio berean geratu ziren eta ez zuten inolako hobekuntzarik izan. 3. sarea ere hutsik geratu zen eta parapetoa hartzen duen Donibane Lohitzuneko bizilagunak ez zuen inolako arazorik izan eta hasierako prezioan geratu zen.
Joxe Angel Goienetxe udaleko albinteak estaliko duenaren ohiko galdera errepikatzen du urtero, baina aurten gutxitan jaso zuen erantzuna.
11, 12 eta 13 zenbakidunengatik sortu zen ikusmin handiena. Hirurak 1.640 eurotan ateratzen ziren, 11 zenbakidunagatik 4.600 euro ordaindu ziren, hau da, %280,40 gehiago, 12arengatik 3.620, %220,43 eta 13arengatik 10.350, %631.

Dena den esleipena ez da behin betikoa, izan ere, sextoa jasateko aukera izaten baitute. Sextoaren arabera, sei egunez errematea hobetzeko aukera bada.
Honela esleitu ziren postuak:
1 sarea Irungo ehiztari batek hartu zuen hasierako prezioan, hau da, 2.911 euro.
Bigarren sarea erreserbatuta egoten da.
Hirugarren sarea hartu gabe geratu zen eta hasierako prezioa 2.473 eurotan jarria zegoen.
Laugarren sarea Irungo bizilagun batek hartu zuen eta hasierako prezioan hartu zuen, 2.306 eurotan.
Parapetoa Donibane Lohitzuneko batek hartu zuen hasierako prezioan, 2.805 eurotan.
1 zenbakidun postua beratar batek hartu zuen hasierako prezioan, 2.134 eurotan.
2 zenbakidun postua beratar batek hartu zuen hasierako prezioan, 1.802 eurotan.
3 zenbakidun postua Etxalarko ehiztariek hartu zuten hasierako prezioan, 1.473 eurotan.
10 zenbakidun postua Irungo batek hartu zuen 1.915 eurotan, hasierako prezioan.
11 zenbakidun postua Ibarrako batek hartu zuen 4.600 eurotan %280,40ko hobekuntza eginez.
12 zenbakidun postua Berako batek hartu zuen 3.620 eurotan, %220,43tan eskaintza hobetuz.
13 zenbakiduna Donostiako batek hartu zuen 10.350 eurotan, %631tan hobetuz.
14 zenbakiduna Errenteriako batek hartu zuen hasierako prezioan, 1.252 eurotan.
15 zenbakiduna Berako batek hartu zuen 1.252 eurotan, hasierako prezioan.
16 zenbakiduna Irungo batek 1.071 eurotan, hasierako prezioan.
17 zenbakiduna Etxalarko batek 787 eurotan, igoera jasan gabe.
18 zenbakidun postua Irun eta Hondarribiko talde batek 817 eurotan hartu zuen, %38,11tan igoz hasierako prezioa.
19, 20 eta 21 zenbakidun postuak hutsik geratu ziren eta denak 787 eurotan ateratzen ziren.
22 zenbakiduna Igantziko batek hartu zuen hasierako prezioan, 787 eurotan.
23 zenbakiduna Ibarrako batek hartu zuen 4.656 eurotan, hasierako prezioa baino %481,98 gehiago.
24 zenbakiduna eta azkena Etxalarko batek hartu zuen 5.066 eurotan, hasierako prezioa %524,43tan hobetuz.

Hasierako prezioa denetara 32.696 eurokoa zen eta errematea 49.605 eurotan geratu zen. Gortaz, hasierako prezioa eta errematearen arteko diferentzia 16.636 eurotakoa izan zen, %50,45.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun