Moldaketa lanak N-121-A errepidean

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 12a, 15:38

Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean moldaketa lanak egiten ari dira.
Gipuzkoan, Endarlatsa eta Irun arteko errepide zatian leherketak egingo dituzte asteazken eta ostiralean goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Bertzelako errepide kontuei dagokionez, NA-170 errepidean, Donezteben tartekako pasabidea ematen da lan ordutegian 24 eta 22 puntu kilometriko artean, kuneta moldatzen ari baitira.

Azkenik, aipatu asteazkenetik hasi eta 4 astez Leitzarango autobideko 124 puntu kilometrikoan mantenu lanak egingo dituztela eta ibilgailu mantxoendako prestatutako erraia moztu egingo dutela. Hortaz, astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 15:00etara egingo dira lan hauek.
Egin behar diren lanak direla eta, tamainu handiko garabi bat jarriko dute Gipuzkoako noranzkoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun