Ramon Latasaren eskulturak dirulaguntza jasoko du

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 12a

Nafarroako Gobernuak 23.000 euroko dirulaguntza eman dio Sunbillako Ulibeltzak elkarteari Ramon Latasaren eskultura egiteko. Elkarte hau izan da eskultura egitearen sustatzailea.
Herriko 156 poligonoan eraiki da plaza. Aspaldiko asmoa da plaza eraikitzea. Orain 6 urte Sunbillako udalak terreno bat erosi zuen plaza hau eraiki ahal izateko. Guztira 2.000 metro karratuko azalera du eta udalak 9 miloi pezeta edo gaur egungo 54.000 euro ordaindu zituen terrenoa erosteko.
Udalak deialdi publikoa egin zuen lanak esleitzeko eta soilik proposamen bat aurkeztu zen eta Sasoi exkabazioak enpresari ematea erabaki zuen kontratazio mahaiak.
Lanak 241.250,47 eurotan esleitu ziren.
Maiatzaren 7an hasi ziren lanak eta bestetarako itxura ederra hartu zuen. Erabilpena ematea da plaza ematearen helburua eta halaxe gertatu da.
Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak egitasmoari oniritzia eman zion urtarrilaren 5ean eta ondotik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamentura pasa zen. Han 2 hilabete luzez egon zen eta nahiz eta egun dagoen udalak bere legegintzaldian inauguratu nahi zuen, ez da hala izanen Nafarroako Gobernuaren erabakia hartzea kosta baita.

Plazan haur jokoak jarri dira mota guztietako txirristekin, eserlekuak, eremu berdea, zuhaitzak eta autobusa hartzeko markesina bat. Gainera 2 pareta jarriko dira bi aldeetara eta erreka aldekoak uholdeak ekiditeko erekigune bat izanen du.

Plaza honetan kokatuko da Ramon Latasaren eskultura eta plazak ere izen hori hartuko du.
Irailaren 22an plaza eta eskulturaren inaugurazio ekitaldiak egingo dira.
Goizeko 11:00etan plaza eta eskulturaren inaugurazioa eginen da, 11:15ean Angel Mari Peñagarikano eta Julen Zelaieta bertsolarien saioa izango da, 11:30ean aizkolarien aurkezpena eta Ramon Latasaren irudiak pantaila erraldoi batean jarriko dira; 11:50ean 112 aizkolarien erakustaldia. Bost froga desberdin egingo dituzte: haurrek metroko enbor bat moztuko dute, 2. mailakoek 3 kana erdiko ebakiko dituzte, zaharrek bi kana erdiko, gazteek hiru kana erdiko eta lehenengo mailako aizkolariek lau kana erdiko.
14:30ean herri bazkaria egingo da eta arratsaldean dantzaldia izango da Joxe Angel soinu jolearekin.

Egun horretarako txartelak salgai daude Mari Sol janari dendan, Pixarrenea janari dendan, Maria Jesus harategian, Fonda eta Itturburu ostatuetan 25 eurotan.

Ramon Latasaren eskulturak 5 metroko garaiera du. Brontzea erabili du Eduardo Zancada Madrilgo eskultoreak eta 72.000 euro kostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun