Errotxapean esku binakako txapelketa jokatzen ari da eta Errekako zenbait pilotarik parte hartzen dute.
Lehenengo mailan Errekako Aritz Angita eta Jose Madariagak 16 eta 22 galdu zuten Paz de Zigandako Gorka Urtasun eta Errekako Juan Azanzaren aurka.
Norgehiagoka hagitz gogorra izan zen eta bi aurrelariek bikain jokatu zuten eta atzelariak ere ez ziren gibelean geratu. Nahiz eta frontoiak 8,5 kuadro dituen, Azanzak errebotera 10 jaurti zituen eta Joseba Madariagak beste 8.
Bigarren mailan Errekako Imanol Mitxelenak eta Alain Ezkurrak 13 eta 22 galdu zuten Larraungo Armendariz eta Irurtzungo Galartzaren aurka.
Bikote galtzailea nahiko ongi aritu zen, baina pilotarien artean nabarmentzekoa izan zen Ladis Galartza pilotari ohiaren jokoa.
Errekako Iribarren eta Unai Urrutiak 22 eta 16 irabazi zuten Zugarraldeko Iturri eta Iriarteren aurka. Errekako bikoteak norgehiagoka hasieratik bukaerara menperatu zuen. Unai Urrutiak 10 pilota errebotera bota zituen.
Bertzalde, bertze zenbait partida jokatu beharko dituzte Errekako jokalariek aste honetan.
Ostiralean Errotxapean arratsaldeko 18:00etan Errekako Aritz Angita eta Joseba Madariagak, Zugarraldeko Unai Arraztoa eta Gironesen aurka.
Huarteko 4 t´erdiko banakako txapelketaren barne, Errekakoek ere parte hartzea izan zuten.
Errekako Joseba Madariagak 22 eta 12 irabazi zuen San Migueleko Fraileren aurka. Arantzako pilotariak erakustaldi bikaina egin zuen eta bere eskuinak min handia egin zion arerioari.
Errekako Iñaki Etxegaraik 22 eta 20 irabazi zuen San Migueleko Maestrasalasen aurka. Partida berdinduta joan zen eta beratar gazteak sufritu behar izan zuen 22ra iristeko.
Irailaren 14ean arratsaldeko 18:00etan Errekako Etxebestek, Roblesen aurka jokatuko du eta Oskar Urrutiak Errioxako Martinezen aurka.
Azkenik, Errekako berrikein akitzeko erran, El Cortijoko lau t´erdiko finala jokatu zuela Oskar Urrutiak Zaramagako Albaradoren aurka eta Errekakoak 22-18ko garaipena lortu zuen.
Finala irabazi zuen Oskarrez gain, Errekako bertze zenbait pilotarik ere parte hartu zuten. Iñaki Iribarrenek 22-14 galdu zuen final erdietan Albarado txapeldun ordearen aurka.
Irabzaleak txapela eskuratzeaz gain, bertzelako sariak ere eraman ditu: 500 euro, Fuenmayor herriko Alameda jatetxean bi lagunentzako afariak eta ardo botila lote bat.
Oskar Urrutiak 4 txapelketetan parte hartu du eta 3 txapela eskuratu ditu eta azpi txapelketa bat.