Agorreta musika eskolan matrikulazioa zabalik

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 11

Doneztebeko Agorreta musika eskolan matrikulazio epea zabalik izango dute irailaren 17tik 21era.
Ikasketa plana honela dago osatuta:
A) 5-6 urte: musika eta mugimendua
5 urte: ordu ½ astean
6 urte: 2 ordu astean
B) 7 urtetik aitzinera.
1.go zikloa.
1.go urtea: musika hizkuntzako lehenengo maila bi ordu astean
Instrumentua ordu erdi bat
2. urtea: musika hizkuntzako bigarren maila bi ordu astean
Instrumentua ordu erdi bat
2. zikloa.
1.go urtea: musika hizkuntzako hirugarren maila 2 ordu astean
Koroa 45 minutu astean
Instrumentua 30 minutu
Instrumentu taldea ordu bat astean
2. urtea: musika hizkuntzako laugarren maila 2 ordu astean
Koroa 45 minutu astean
Instrumentua30 minutu astean
Instrumentu taldea ordu bat astean 3. zikloa.
1.go urtea: musika hizkuntzako bosgarren maila 2 ordu astean
Koroa 45 minutu astean
Instrumentua 30 minutu
Instrumentu taldea ordu bat astean
2. urtea: musika hizkuntzako seigarren maila 2 ordu astean
Koroa 45 minutu astean
Instrumentua 30 minutu
Instrumentu taldea ordu bat astean
4. zikloa. Libreak
Musika hizkuntza 6. maila akitu nahi dutenak eta helduak.
Instrumentua 45 minutu astean.

Instrumentuak honakoak izango dira: klarinetea, saxofoia, gitarra, gitarra elektrikoa, txistu, piano, perkusioa, akordeoia, pandereta eta trikitixa.
Bertze ikasketak: helduen tailerra eta banda.

Ikasle zaharrek maiatzaren 28tik ekainaren 1eko epea izan zuten izena emateko. Eta orain epe berezia izango dute irailaren 17tik 21era, goizeko 10etatik 12etara musika eskolan.
Ikasle berriek ekainaren 4tik 15era izan zuten matrikula egiteko. Epe berezia irailaren 17tik 21era izango da goizeko 10etatik 12etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun