Artzain eguna Aldunen irailaren 30ean

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 11

Ameriketan egondako artzain guztiei deialdia luzatu die artzain mundua fundazioak. Erakunde honek lanean jarraitzen du munduan dauden artzainekin harremanetan jarri eta artzaintzaren kultura eta bizimodua hedatu asmoz.
Bide horretan proiektu batzuk martxan jarri nahi ditu, hala nola, “Iragana gaurkotuz” proiektua.

Proiektu hau lantzen hasi zirenean, artzain munduak oztopo bat aurkitu zuen. Artzainak dira protagonistak eta hauen izenak eta bizipenak ezagutu behar dira. Produktu horren lehengaiak artzainak dira eta bilaketa lanarekin hasi ziren.

Azkeneko 6 hilabeteetan bilaketa lan horretan aritu dira. Artzain munduak datu base bat sortu du ia 1.000 artzainen datuekin. Lan horretan aritu dira, Bizkaian Kepa Mallea eta Iparraldean, Ttal Ouret.

Sunbilla eta Lesakako besten berri Fermin Zelaieta eta Laura Iantzik eman dute.
Maiatzaren 1ean Ameriketan ibilitako lagunen besta egiten da Sunbillan. Hortik hasi zen bidea eta iaz Lesakara joan zen.Irailaren 30ean Alduden artzain besta egingo da eta eskualdeko artzainak gonbidatzen dituzte besta horretan parte har dezaten.
2006ko urriaren 22an besta handia egin zen eta Lesakako udala izan zen antolatzailea.

Gernika eta Alduden egingo diren bestetan artzainak dira protagonistak. Txartelak erosteko azken eguna irailaren 30a izango da. Alduden Nafarroa eta Iparraldeko artzainak elkartuko dira, eta Bizkaian Bizkaikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun