Berako udalak udal planean aldaketa egin du

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 10a

Berako udalak, 2007ko uztailaren 19an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Berako Udal Planeko erabileren bateragarritasunaren gaineko araubidearen garapena. Onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta orain 17. artikuluaren testu osoa eman da argitara, borobildu baita.

17. artikuluan erabilera xehekatu eta zehaztuak agertzen dira. Erabilera xehekatu eta zehaztuek auzoka ezarritako kalifikazio orokorra garatzen dute.

Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian, erabileren bateragarritasunaren taula ezarri da:
Bizitegiak:
Bi familiako bizitegiak
Bizitegi kolektiboak
Etxebizitzak etxabeetan
Garajeak etxabeetan
Merkataritza, zerbitzuak
Instituzioak, dotazioak
Ekipamenduak
Tailerrak
Dotazioak
Industriak:
Zerbitzuetako bizitegiak, merkataritza zentroak, saltoki handiak, merkataritzako parkeak, merkataritzako aldeak.
Jarduera ekonomikoak, biltegi eta tailer motakoak, produktuak zuzenean saltzeko aukera izanik.
Zerbitzuak, bankuen sukurtsaletako lokalak, agentziak, bulegoak, irakaskuntzako akademiak.
Hotelak
Lurzoru urbaniza ezinezko erabileren bateragarritasuna:
Oihangintza
Produktibitate ertaina, familia bakarreko bizitegiak eta industriak Nekazaritza-abeltzantza, jarduera ekonomikoak
Kirol jarduerak

Bestalde, Lesakako udalak 2007ko uztailaren 20ko osoko bilkuran Gobernu Batzordea eratzea erabaki zuen. Horretarako Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu dira hiru alkate ordeak, hau da, Deñe Abuin, Juan Fermin Mitxelena eta Juan Carlos Ayala. Zinegotziak.
Bilkura arruntak hamabostero astelehenetan egingo dira arratsaldeko 20:00etan, onetsitako egutegiarekin bat.
Hirigintza Batzordeko buruak egokitzat jotzen dituen obretarako proiektuak eta baimenak eguneko aztergaietan sartzea eskatzen ahalko du.

Eta udal berriekin jarraituz, Urdazubiko alkateak ebatzi du zinegotzi hauek alkate orde izendatzea:
Lehen alkate ordea: Juan Ignacio Arzoz
Bigarren alkate ardea: Juan Jose Suhas

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun