Laxoa elkarteak 2007ko Baztan Errekako infantil mailako laxoa txapelketa aurkeztu du.
Denetara 4 taldek hartuko dute parte: Oitz, Doneztebe A, B eta C taldeek.
Partidu guztiak liga moduan jokatuko dira, hau da, denok denon aurka eta 2 itzulitako liga izango da.
Lehen bi sailkatuek finala jokatuko dute. Partiduak larunbatetan goizez jokatuko dira eta finala urriaren 20an jokatuko da.
Parte hartzaileak hauek izango dira:
Oitz taldea:
Lander Mindegia
Laurendi Zelaieta
Jon Jaen
Andoni Saldias
Doneztebe A taldea:
Josetxo Ezkurra
Jon Andiarena
Mikel Grazenea
Emilio Zabala
Doneztebe B taldea:
Xabi Ibarrola
Unai Urroz
Andoni San Martin
Borja Arregi
Doneztebe C taldea:
Aurelio Vertiz
Joseba Grazenea
Unai Sapuppo
Josu Inda
Dagoeneko lehenengo jardunaldia jokatu da eta denetara 6 jardunaldi jokatuko dira, final handia urriaren 20an jokatzeko.