Langabetuentzat Ingurumen Hezkuntzako hezitzailea izateko ikastaroa, irailaren 17tik aitzinera

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 6a

Izen-ematea lan bulegoetan egin beharko da irailaren 16a baino lehen

Ilundain Haritz Berri Fundazioaren ekimenez eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Ingurumen Hezkuntzan hezitzailea izateko ikastaroa eginen da heldu den irailaren 17tik abenduaren 21era. Fundazioaren egoitzan eginen da ikastaroa, goizez, 09:15etik 14:30era.

Ikastaroan, alde batetik, ingurumenean adituak zein ezaugarri behar dituen azalduko dute, eta bertzetik, hezitzailearen abildadeak eta baliabideak landuko dira, modu praktiko batean. Ikastaroari akabera emateko, berriz, Ingurumen Hezkuntzako programa bat garatu beharko dute ikasleek, lan mundurako baliagarria izanen zaiena.

Informazio gehiago nahi duenak 663 294299 telefonora deitu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun