Udalbidek natur eskolak antolatu ditu Urbasan 10 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 6a

Euskal kultura eta ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa indartzea dira helburu nagusiak

"Urbasan bagara/ Naturan bagara" lemapean, natur eskolak antolatu ditu Udalbidek Urbasan. Urritik ekainera bitartean izanen dira eta 10 eta 13 urte arteko gaztetxoei zuzendutakoak. Aisialdia eta heziketa biak bateratzeko aukera eskainiko zaie, ingurumenean oinarritutako programa hezigarri baten bidez.

Ingurumena izanen da ardatz nagusia, eta hala, ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa indartzen ikasiko dute gaztetxoenek, natura maitatzen ikasteko. Bide batez, euskaraz hitz egiteko eta euskal kultura ezagutzeko topagune ere izan nahi dute eskolek, baita lurralde ezberdinetako gazteen bilgune ere. Izan ere, umeek adin berdineko beste herrialdeetatik etorritako umeak ezagutzeko aukera izanen dute, herrialde desberdinetako bi gela edo bi eskola nahasiko baitituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 670249 telefonora edo urbasanbagara@udalbide.net helbidean Udalbiderekin harremanetan jarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun