Martin Garde izendatu dute Bertizko Partzuergo Turistikoko lehendakari

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 5a

Orain arte lehendari lanetan ibili den Andres Etxenike Bertizaranako alkatea ordezkatuko du

Baztango Udaleko zinegotzia den Martin Garde da Bertizko Partzuergo Turistikoko lehendakari berria. Orain arte aritu den Andres Etxenike Bertizaranako alkatea, berriz, lehendakariordea izanen da hemendik aitzinera, eta Patxi Altxu Iturengo Udaleko zinegotzia idazkaritzaz arduratuko da.

Gaur egun, Bertizko Partzuergoak 12 udal hartzen ditu bere baitan: Zugarramurdi eta Urdazubi, Arantza, Igantzi eta Etxalar, Baztan eta Malerrekako hainbat. Aipatzekoa da, joan den urte bukaeran, bertze dozena bat herrik utzi egin zutela partzuergoa, eta hala, hasierako taldea osatzea izanen da partzuergoaren helburuetako bat. Horrez gain, bertzelako jardunaldiak antolatzeko asmoa ere iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun