Maiatzaren 27ko hauteskundeetara zerrendarik aurkeztu ez zen herri eta kontzejuetan, heldu den urriaren 28an eginen dira berriz ere hauteskundeak, beti ere, zerrendak aurkezten badira. Gure eskualdeari dagokionean, hiru herri eta bertze hiru kontzejutan eginen dira. Hain zuzen, Donamaria (414 biztanle), Oitz (150) eta Zubietan (297), eta Bertizaranak bere baitan hartzen dituen hiru kontzejuetan. Hala, Legasa (257 biztanle), Narbarte (322) eta Oieregin (97) bakoitzean Batzordeko lehendakaria eta lau bokalak aukeratu beharko dituzte.
Espainiako Ministroen Kontseiluak abuztuaren 31n egin zuen hauteskundeetarako deialdia, eta Nafarroako Gobernuak atzo onartu zuen, Foru Dekretu bidez.