Obrak direla eta Leitzarango autobidean eta Endarlatsa-Irun errepide zatian mozketak eginen dira

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 4a

A-15eko zatia bihar 13:00etan zabalduko dute eta Endarlatsa-Irun zatia 11:00etatik 13:00etara itxita egonen da bihar

Leitzarango autobidean (A-15) eta N-121A errepidean, Endarlatsa-Irun zatian, mozketak izanen dira. A-15aren kasuan, Ergako tunelean egin beharreko obrak direla-eta, itxita egonen da 116,130 eta 114,650 kilometroen artean, Iruñara bidean. Aipatutako zatia atzo itxi zuten, eta bihar 13:00etan zabalduko dute. Bitarte horretan, trafikoa Gipuzkoara doan erreil batetik bideratuko dute.

Bertzalde, N-121A errepidean, Endarlatsa-Irun zatia itxita egon zen atzo goizean. Bihar ere hala izanen da, 11:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 900 400100 telefono zenbakira edo Nafarroako Gobernuaren web orrian sartu: www.cfnavarra.es/obraspublicas/red/red.asp

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun