Joan da aurtengo Baztan-Errekako Laxoa Txapelketa ere. XXVIII. edizioa izan da, eta azken txapela Iruritara joan da. Abuztuaren 5ean jokatu zen finala Iruritan, eta bertako B taldeak Doneztebe Ari 9 eta 6 irabazi zion.
Hasiera batean doneztebarrak nagusitu ziren jokoan, eta 3-5 aitzinean jarri ziren markagailuan. Baina Iruritak erantzun eta lau tanto egin zituen segidan. Azkenean, txapelka baztandarrentzat. Txapeldunen taldean Joseba eta Gorka Urtasun eta Xabier eta Jesus Etxenike aritu ziren. Azpitxapeldunak, berriz, Felipe Ganboa, Luismi Apezetxea, Patxiku Ganboa eta Juan Mari Anzizar izan ziren.
Bezperan, abuztuaren 4an hirugarren eta laugarren posturako partida jokatu zen. Oitz eta Arraioz aritu ziren norgehiagkoan eta Malerrekara joan zen hirugarren postua. Hala, azken bi urteotan Doneztebera joan den arren, duela hiru urte bezala, Iruritan da Laxo Txapelketaren 28. edizioko txapela.
TXAPELDUNAK
1980 .........IRURITA
1981 .........DONEZTEBE
1982 .........DONEZTEBE
1983 .........OITZ
1984 .........OITZ
1985 .........DONEZTEBE
1986 .........DONEZTEBE
1987 .........DONEZTEBE
1988 .........OITZ
1989 .........DONEZTEBE
1990 .........OITZ
1991 .........IRURITA
1992 .........DONEZTEBE
1993 .........IRURITA
1994 .........DONEZTEBE
1995 .........DONEZTEBE
1996 .........DONEZTEBE
1997 .........DONEZTEBE
1998 .........DONEZTEBE
1999 .........ARRAIOZ
2000 .........DONEZTEBE
2001 .........ARRAIOZ
2002 .........IRURITA
2003 .........DONEZTEBE
2004 .........IRURITA
2005 .........DONEZTEBE
2006 .........DONEZTEBE
2007 .........IRURITA
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!