Gan den agorrilaren 23an beldur haundia izan zen Senperen. Urak atera ziren berriz. Bidea moztua izan zen Cherchebruitan Ustegabea ondoan. Maiatzaren 4ko uholde haundien aldean, kalte guti izan zen baina herriko bi saltegitan, harategi batean eta tabako saltokian, ura izan zuten berriz.