Uholdeei aitzin egiteko 205 txeke banatu dira

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

TTIPI TTAPA

Herriko 205 familiak 400 euroko txeke bat izan dute berriki maiatzaren 4ko uholdeetan jasan zituzten kalteei buru egiteko. Herriak Barnier fondoen laguntza ere galdetuko du, osoki edo partez hetsiak izan diren akanpalekuei kalte ordainak eman ahal izateko.

Bertzalde, uholdeek kalte haundiak sortu zituzten herriko supermerkatu batean eta geroztik bere ateak hetsiak izan dira. Uda huntan, lan haundiak egin dituzte dena arrimatzeko. Iduriz, buruilaren 10a inguruan irekiko da berriz ere saltoki hau. Jabeak dio urteko negozio zifraren erdia bederen galdu dutela. Maiatza eta buruila artean ibiltzen da jende gehien supermerkatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun