Bi urte pasako dira karrika nagusiak hain beharrezkoa duen saihesbidea izan arte

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

Lurralde Antolaketa Herri Batzordea sortzen ari da herriko saihesbidea egiteko, Paueko Kontseilu Nagusiak aginduta. Barnean interes arrunt desberdinak dituzten lagunak izanen dira: laborariak, lurjabeak, ekologistak, funtzionarioak, herriko hautetsiak eta departamenduko ordezkariak. Batzordea 2008ko urtarrilean hasten ahalko da lanean. Bozketa sekretu baten bidez, herriko kontseiluak Dokhelar, Leizagoyen, Larretchea, Tapia eta Bessonart jaunak hautatu ditu eraikiak ez diren lurren ordezkari gisa. Batzordean Michel Lahetjuzan, Martxel Arribilaga eta Guillaume Bergara kontseilariek ordezkatuko dute herriko kontseilua. Paueko kontseilu nagusiak jakiterat eman du saihesbidea eta behar dituen bi zubiak eginen direla eta Luberriako urtegia prest izanen dela. Gauzak diren bezala, bi urtez egon beharko da oraino herriko karrika nagusiak hain beharrezkoa duen saihesbidea egina izan arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun