Hamabost bat lagunez osatutako talde batek Peñaplata-Axuri Urdin izeneko Errealeko Ipar Euskal Herriko lehen peña sortu du herriko trinketean. Hunen presidentea den Patxi Dutournieren arabera, hasiera batean, errealzaleen bilgune bat sortu nahi dute, partidak elgarrekin begiratu ahal izateko, eta noizbehinka elkarren artean afarien egiteko. Haratago joanez, bazkide direnen arteko harremanak lotu nahi dituzte, eta bazkide izan nahi dutenei nola egin zehaztu. Mementukotz inaugurazio besta prestatzen ari dira baita udazkenerako seinakako futbol txapelketa bat ere, Gipuzkoako bertze peña batzuk gomitatuz.