«Hemen ‘JAO’ landarerik ez» kartelak

TTIPI TTAPA 2007ko irailaren 3a

«Hemen ‘JAO’ landarerik ez» panoak eman dituzte herriko sarreretan. Hauekin Saran Genetikoki Aldatutako Organismoak dituen landarerik ez daudela jakinarazi nahi dute herrian sartzen direnei. Duela bortz urte kontseiluak hauen kontrako deliberazioa hartu zuen, baina prefetak ez zuen onartu horren erabakitzea ez zegokiola iritzita, eta orduan mozio gisa pasarazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun