Grégory Agirrek irabazi du hirugarren aldiz segidan Xoko Txapelketa

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 3a, 13:35

2007ko Xoko txapelketako irabazleak eta antolatzaileak TTIPI TTAPA

Sebastien Telletxeak saratarren ohorea salbatu du lehen mailako txapelketan nagusituz

Iaz bezala Pleka trinketeak XI. aldiz antolatu zuen Xoko txapelketan, bi urruñar izan ziren mailaz kanpoko finalean: batetik Grégory Agirre, eta bertzetik, Patrick de Ezkurra. Aitzineko bi urteetan bezala Grégoryk txapelketa bere egin zuen herrikidea 30 eta 22 menean hartuz. Hirugarren aldiz segidan irabazten zuelako denbora berean Oronoz saria eskuratu zuen urruñarrak. Lehen mailan, Sébastien Telletxea Uztaritzeko Eric Cachenauderen kontra aritu zen eta partida orekatu baten ondotik saratarrak irabazi zuen. Bigarren mailako A multzoan, finala Milafrangako Patxi Oronoz eta Kanboko Battitte Dibarren artean jokatu zen. Lehena 30 eta 27 nagusitu zen. Maila bereko B multzoan Donibane Lohitzuneko Amaiur Alfaroak irabazi zuen txapelketa finalean Urruñako Ivan Camouren kontra 30 eta 24 irabaziz. Hirugarren mailako finalean herriko ordezkari bat izan genuen finalean, Jean Michel Ondicola. Zoritxarrez, egun horretan bera baino hobekiago aritu zen Battitte Berasategiren kontra amore eman behar izan zuen 30 eta 16. Finalak jokatu ondotik usaian bezala pilotari guziak bazkari eder baten inguruan bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun