Uztailaren 20an ireki zen Sorginen Museoa arrakasta pullita izaten ari da. Orain arteko egun bisitatuenak abuztuaren 15a eta 17a izan dira, bakoitzean 300 lagun hurbil pasatu baitziren. Aipatu, uztaila hondar arte Xareta, Baztan, Malerreka eta Bortzirietakoek sarrera erdi prezioan izan zutela (berez lau euro balio du).